XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EMEN GATOZ BERRIZ EREOnelatsuko esaldiak barra-barra ibilli dira.
Eta esan bakarrik ez, baita idatzi ere.
Lagundu bear zuten bat baiño geiagok ez dutela lagundu? Eragozpenak jarri ere, agian, jarri dituztela? Onelakoak gertatu diranik, nork uka lezake?.
Egia da, bai, illabete-sail aundia egin duala ixillik: 1982`go loraillean agertu zan azkenengo alea.
Bagatoz berriz ere...
Urte osoa ta geiagoan agertu ez ba`da, gogorik ezagatik ez da izan.
Bearrik eza... gairik eza... zer esanik eta zer idatzirik ez geneukalako ere ez da egon ixillean
Dirurik eza, diru-iturriak agortu izana ta zorrak goragi igo izana: orra or
Bein baiño geiagotan esan dugunez mirariz bezalatsu atera izan da
Idaztea ez beste lan guztiak Irarkoletako langilleen esku joan izan ba`lira, bigarren alerik ezin izango genuan atera, ain goruntz zijoazkealako kastuak.
Azkenean, ordea, orrela ere euskal-aldizkari au ezin argitaratu.
Eta ixildu egin bear, egonaldi baten ondoren, ea ostera arnasbiderik lortzen genuan ikusteko.
Sendakintza-alor zabaleko jakintsuak or ari dira buru-belarri aurrak sortzeko ta mundura ekartzeko bide berrien billa.
Buruauste da diru-txauketa aundien bidez or ekartzen dituzte aur bakan batzuk.
Eta bitartean, milloika ta milloika aur berri jaiotzen dira eguzkipean,
Jaiotzen diranei oparo laguntzea ez al litzake lenengo lana?.
Zenbait urtez bizi izan diran euzkal-aldizkariek,
Ikerketa-gelatan diru-txauketa aundiak egiñez or ari dira aberatskumeak sortarazi eziñik, eta bitartean osasuntsu jaiotako beartsukumeak bizi-eziñean iltzen... Eta au ez da urrutietako gertakizun otza.
Euskalerrian euskal-aldizkarien mundu txiki ortan gertatzen da: arkaitzean landare berriak sortarazi nai, eta lur gizenean sortuak, ur-iturriak itxita, legorrak jota daudela.
Bagatoz berriz ere...
Bai eskuetarako ta bai begietarako, atsegiñago izango dan eran itxura-aldaturik gatoz: argiago, garbiago, ulergarriago.
Baiña iñolako geiegikeriarik eta aberats-usairik gabe.
Eta buru-jabetzaren alde gatoz.
Ez orratio iñolako morrontza gozo ta lasaiaren alde.
Eta iñolako buru-makurtze ta saldukeritan sartzeko asmorik gabe.
Iñolako zurikeria ta ipurgarbitzeak egiteko arriskuen igeska.
Buru-jabetza dugu elburu, alor eta mailla guztietan gaiñera, eta ez gai bakarrean.
Euskeraren buru-jabetza, erderaren eta erdalkerien eraso ta loturetatik aske ta bizkor.
Euskerak burua jasotzea nai dugu, eta horren alde jokatuko dugu egiñaalean.
Gizaki bakoitzarentzat, emakumeentzat, umeentzat, ikasleentzat, nekazarientzat, langilleentzat, irakasleentzat, gurasoentzat, ezitzaileentzat, idazleentzat... buru-jabetza nai dugu ta orren alde gatoz.
Auzo, errixka, udalerri, erki ta Euskalerri osoarentzat ere buru-jabetza argi ta garbia nai dugu.
Eta badago zertan lan egiñik.
Erakundeentzat ere buru-jabetza nai dugu, beetik asi, txikienetatik ekin eta goiko aundienetara bitartean, erakunde bakoitzaren buru-jabetza.
Ez da auntzaren gaberdiko eztula!.
Buru-jabetza... antziñako gure arbasoen jokabideak aztertuz, aien euskal-sena ezaguturik, arnas bera gaurko erakundeen bizigarri izan dadin egunetik egunera.
Bagatoz berriz ere...
Eta leengo irakurle ta
Leen bezain gartsu ta areago arturik, gogoz eta irrikaz irakurriko duten uste osoan gatoz.
Leengo garaietan,
Arpidedun eta irakurleok: zuen leialtasunaren eta euskal-zaletasunaren esku ipiñiko dugu
Zuek guztiok nai baldin ba`duzute, jarraituko dugu aurrera ta iraun aal izango du
Bagatoz berriz ere...
Jo dezagun elkarturik, eutsi dezaiogun bizirik euskerari, eldu dezaiogun goiari, eldu geureari ta zabaldu:
GOIZ ARGI.